Haur eskolan hainbat hobekuntza lan egiten ari dira

Amaia Urbieta Arruti 2021ko abu. 14a, 10:21

Besteak beste, toldoak jarri dituzte leihoetan, eta egurrezko oholak kanpoaldeko lur zatian.

Haur eskolako instalakuntzak hobetzeko lanetan ibili dira egunotan udal brigadako langileak. Alde batetik, eraikinaren kanpoaldean zegoen lur zatia eraldatzeko, kautxozko lurra kendu, nibelatu eta arrastelak jarri dituzte. Ondoren, egurrezko oholak jarriko ditu Larrazpi aroztegiak bertan. Horretarako, 12.285 euroko aurrekontua dute.

Bestalde, eraikinaren ekialdeko leihoetan toldoak jarri dituzte, eguzkiak jotzen duenean gelako haurrak eguzkitik babesteko. Etxe Teknik enpresak jarriko ditu toldoak, 4.174 euroko aurrekontuarekin. Azkenik, lorazaintza lanak ere egin dituzte bertako zelaiaren "egoera hobetzeko".

"Pasa den ikasturtean haur eskolan egindako inbertsioei jarraipena eman nahi izan diegu, haurrak udako opor garaian daudela aprobetxatuta", adierazi du Leire Arana zinegotziak. "Haurreskolak klaustroak egindako eskakizunari erantzunez, eta beharra ikusirik, eraikinarek kanpoaldean hainbat berrikuntza lan egiten ari gara haurrak ahalik eta baldintza egokienetan garatu daitezen", gaineratu du.