Ezohiko moduan, baina giro aparta izan da Azken Portun festa garaian

Amaia Urbieta Arruti 2021ko abu. 15a, 18:00

Iragan ostegunean amaitu ziren aurtengo Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festak. Egitaraua egungo neurrietara murriztuta ospatu behar izan dituzte festak auzotarrek, baina jai batzordeko kideak gustura geratu dira hiru egunek eman dutenarekin. 

Mus txapelketa, Olinpiar Jokoak, bertso saioa nahiz tortilla patata eta postre lehiaketa izan dira aste honetan Azken Portun, besteak beste. Egungo arauek ahalbidetzen dituzten ekintzak ospatu dituzte auzoan, eta horiek ederki joan dira, jai batzordekoen esanetan.