Agortu dira En Tol Sarmientoren kontzerturako sarrerak

Zarauzko Hitza 2021ko abu. 17a, 08:55

Ostiral honetan, hilaren 20an, kontzertua eskainiko du Arabako En Tol Sarmiento taldeak Lizardi kirol aretoan.

Larunbatean jarri zituzten leihatilan salgai kontzertua ikustera joateko sarrerak, eta bertan soberan geratu zirenak Internet bidez erosi ahal izan dira. Ez du askorik iraun Interneteko salmentak, izan ere, ahitu dira dagoeneko kontzerturako sarrera guztiak.