'Aukerak' antzezlana eskainiko dute gaur Villa Manuelan

Zarauzko Hitza 2021ko abu. 19a, 09:00

Antzerkia Familian egitasmoko emanaldi berri bat ikusteko aukera izango da gaur arratsaldean, ohi bezala, 19:00etan Villa Manuelako pilotalekuan. Oraingoan, The Funes Troup konpainiak Aukerak antzezlana eskainiko du.

Emanaldia doakoa izango da, eta sarrerak Modelo aretoko leihatilan egongo dira eskuragarri gaur bertan, 18:00etatik aurrera.