Argazkigintzaren Nazioarteko Egunaren harira, dokumental proiekzioa eta mahai ingurua egingo dituzte Photomuseumen

Amaia Urbieta Arruti 2021ko abu. 18a, 17:00

Margolan bat oparitzen didazu? ¿Me regalas un cuadro? filma eskainiko dute 12:00etan, eta jarraian, zuzendak ikus-entzunezkoan lantzen diren gaiak izango ditu hizpide Photomuseumen bertan.

Bihar, abuztuaren 19an, Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute Photomuseumen. 1839ko abuztuaren 19an egin zen lehen prozedura fotografikoaren aurkezpena Parisko Zientzia eta Arte Ederren Akademian, eta horregatik aukeratu zen egun hori argazkigintzari nolabaiteko aitortza egiteko. 

Azken urteotan bezala, doakoa izango da Photomuseumeko sarrera egun osoan zehar, baina COVID-19a tarteko, zenbait egokitzapen egin behar izan dituzte. Margolan bat oparitzen didazu? ¿Me regalas un cuadro? film dokumentala eskainiko dute 12:00etan, eta jarraian mahai ingurua izango da Ainhoa Urgoitia filmaren zuzendariaren eskutik. Dokumentalak askotariko diziplinak lantzen dituzten hainbat artistak arte garaikidea lantzeko dituzten zailtasunak azaltzen ditu, besteak beste.