Villa Mundako beltxarga zuria Igeldoko zaintza etxera eraman dute

Zarauzko Hitza 2021ko abu. 19a, 13:00

Beltxarga zuria. (Xabier Txurruka)

Villa Mundako ahateen parkeko beltxarga zuria Igeldoko animalien zaintzarako Arrano Etxera eraman behar izan dute. Halaxe jakitera eman du Xabier Txurruka alkateak bere facebook kontuan: "Itxura guztien arabera, igande goizaldean bihotzgaberen batek lepoa bihurritu eta larri zaurituta utzi du". Udal langileek astearte goizean eraman zuten hegaztia zaintza zentrora.