Gozatu ederra En Tol Sarmientorekin

Aritz Mutiozabal 2021ko abu. 21a, 10:30

Zarauzko Udalak udaldi honetarako antolaturiko azken kontzertua izan zen atzokoa, En Tol Sarmientok Lizardi kirol aretoan eskainitakoa. Sarrerak berehalakoan agortu ziren astearen hasierarako, eta musika taldea oso eskertuta agertu zen. Egungo egoerara moldatutako emanaldia izan zen, eta bertaratu zirenek erantzun ezin hobea eman zuten. Gozatu ederra hartu zuten, zalantzarik gabe, abesti berrienekin zein betiko arrakastekin.