Zarauzko emakumezkoek Bilbon izango dute bihar hitzordua

Aritz Mutiozabal 2021ko abu. 21a, 11:25

ETE ligako azkenaurreko estropada izango da, eta une honetan bederatzigarren postuan daude kokatuta sailkapen orokorrean.

Zarauzko emakumezkoen traineruak ETE ligako estropada izango du bihar, Bilbon. 16:00etan hasita, Ane Aizpuru Basterretxearen Oroimenezko I. Bandera jokatuko dute Ibaizabalen. Estropada hau ere erlojuaren aurka jokatuko da, bi luzetara ziaboga batekin.

Zarautz-Gesalaga-Okelanbederatzigarrena da sailkapen orokorrean, 3,50 punturekin. ETE liga amaitzeko bi estropada falta dira: bihar Bilbon jokatuko dena, eta hurrengo larunbatean, hilaren 28an, jokatuko den Erandioko XXXIV. Bandera.