Zarautz B trainerua hirugarren izan da Hondarribian

Zarauzko Hitza 2021ko abu. 21a, 19:35

Zarautz-Gesalaga-Okelan gizonezkoen bigarren traineruak estropada dotorea osatu du gaur goizean Hondarribian. Bigarren txandan lehia estua izan da, eta Donostiarra gailendu da, azkenean gaurko probako garaile izan dena. Baina egindako erakustaldiak hirugarren postu garrantzitsua lortzeko balio izan die zarauztarrei.