Ruben Vitoria: "Egunik onenean bederatzi ordu pasa genituen uretan, tutuak egin eta egin"

Zarauzko Hitza 2021ko abu. 24a, 11:00

Maldiva uharteetan izan da Ruben Vitoria surflari zarauztarra Bat Basque Teameko hainbat kiderekin batera. Sekulako olatuak izan dituzte, eta ikaragarri gozatu duela adierazi du Euskadi Irratiko Hiru Errege Mahaia saioari.