'Etxean' ikuskizuna antzeztuko dute Potx eta Lotx pailazoek

Zarauzko Hitza 2021ko abu. 25a, 10:30

Potx eta Lotx beti abentura berri bila dabiltza, baina oraingoan etxean gelditu beharko dute, osabak irten beharra izan duelako. Hasieran, aspertu egingo badira ere, laster hasiko zaizkie bisitariak agertzen. Antzerkia Familian programaren barruan, bihar eskainiko dute  pailazoek Etxean ikuskizuna Villa Manuelako frontoian, 19.00etatik aurrera.

Ohi bezala, gonbidapenak eskuragarri jarriko dituzte Modelo aretoko leihatilan, 18:00etan.