Euskal Herria Kopako finala hartuko du Asti futbol zelaiak igandean

Gorka Eizagirre-Aritz Mutiozabal 2021ko abu. 25a, 15:00

Estreinakoz neurtuko dituzte indarrak Alavesek eta Athleticek Euskal Herria Kopako finalean, eta Astiko zelaian egingo dute igande honetan, 16:00etatik aurrera. Atzo arratsaldean egin zuten partidaren aurkezpen ekitaldia Astin bertan, baita 3. eta 4. postuko neurketarena eta B multzoko finalarena ere. Bertan bildu ziren antolatzaileak, klub parte-hartzaileak eta Zarauzko Udaleko ordezkariak.

Igandeko partidarako sarrerak Euskal Herria Kirolaren webgunean daude eskuragarri. Zarautz Kirol Elkarteko kideek eta 14 urtetik beherakoek doan izango dute sarrera, eta gainerakoentzat tribunan 8 euro eta zutik 6 euro. Ordainduta izan ala dohainik izan, edukiera mugagatik, sarrera eskuratu beharko dute online aurrez.