Dama parean egingo du Murkilek Stock Azoka

Aritz Mutiozabal 2021ko abu. 25a, 16:45

Bihartik igandera arte, herriko hainbat saltokik postua jarriko du Malekoian, eta uneoro segurtasun neurriak bermatuko dituzte.

Urtero bezala, abuztuaren amaiera aldera, Murkilek Stock Azoka antolatzen du, eta elkarteko hainbat dendarik beraien postua jarri ohi dute Malekoian. Aurten ere ez du hutsik egingo egitasmoak, eta bihartik hasi eta igandea bitartean hainbat produktu salduko dituzte prezio berezietan. Berrikuntzarik izango da, ordea: orain arte, Galtxagorri elkartearen aurrean izaten, baina aurten Dama parean egingo dute azoka.  

Denetariko produktuak topatu ahal izango ditu bertaratzen denak: arropa, osagarriak, oinetakoak, etxerako gauzak, bainujantziak, jostailuak eta abar. Antolatzaileek azaldu dutenez, segurtasun neurriak hartuko dituzte eta edukiera mugatuko dute. Edonola ere, ordutegia oso zabala izango da, 11:00etatik 21:00etara, eta jendeak ez du arazorik izango denda guztiak ikusteko.  

Parte hartuko duten saltokiak honako hauek izango dira: Faylin, Garmen, Josune Moda, Nagusia 16, Noah´s secret, Tetuan, JM Jostailuak, Wanda surf eta Vulcano.