Eskualdeko kanpinak beteta daude abuztuan

Gorka Eizagirre-Juan Luis Romatet-Aritz Mutiozabal 2021ko abu. 26a, 16:20

Bidaiatzeko eta turismoa egiteko moduak aldatu dira pandemiaren eraginez, eta askok aire zabalean egoteko hautua egin dute. Hori dela eta, kanpinak oporretarako helburu turistiko erakargarriak izan dira aurtengo uztailean eta abuztuan. Ondorioz, Euskal Herri osoko akanpaleku ia guztiek okupazioa beteta izan dute. UKT-ko kazetariak Gran Camping Zarautz, Orioko Kanpina eta Zumaiako Kanpineko arduradunekin izan dira hilabete hauetan zer moduz lan egin duten jakiteko.