Erantzun ona izaten ari da Stock Azoka

Aritz Mutiozabal 2021ko abu. 27a, 11:30

Atzo ireki zituen ateak Murkilek antolatzen duen Stock Azokak, aurten estreinakoz Dama parean, eta egungo egoera dela medio, segurtasun neurriak zorrotz bermatuta. Ohi bezala, herriko hainbat saltokik beraien postuak jarri dituzte, eta jende ugari ibili zen behatzen eta erosketak egiten. Azoka igandera arte egongo da; 11:00etatik 21:00etara dago egunero zabalik.