Udalak 1.500 euroz lagunduko du Bikarte elkartea

Aritz Mutiozabal 2021ko abu. 30a, 09:00

Erradioaktibitatetik kanpo, Bielorrusian haurrentzako udaleku osasuntsuak antolatzeko bideratuko da dirulaguntza hori.

Zarauzko Udalak 1.500 euroko diru laguntza eman dio Bikarte elkarteari, Bielorrusian udaleku osasuntsuak antolatzeko Txernobylgo erradioaktibitatearen eraginpean dauden haurrentzat. Udalekua Bielorrusiako iparraldean antolatu dute, Zhemchuzhina inguruan. Gisa horretan, Txernobylekin muga egiten duten lurretatik aldentzen dituzte egun batzuetan, eta horrek haur horien osasuna nabarmenki hobetzen du.

Aurreko udaldietan, Ukrainako eta Bielorrusiako haurrak etorri ohi izan dira Zarautzera opor osasuntsuak igarotzera, eta bertako egonaldiek eragin positiboa izan dute haien osasunean. Tamalez, azken bi urte hauetan ezin izan dute umerik ekarri, COVID-19a dela medio. Horren alternatiba moduan, Bikarte elkarteak aipatu udalekuak antolatu ditu Bielorrusian bertan Euskal Herrira etortzerik izan duten haur horientzat.

Zarauzko Udalak haur horien etorreran laguntzen duen bezala, udaleku horren antolaketan ere lagundu nahi izan du ekonomikoki.