Iñar Sastre eta Jagoba Astiazaranen emanaldiak itxiko du Zarauzko Udako Musikaldia

Aritz Mutiozabal 2021ko abu. 29a, 09:00

Arineketan Iñar Sastre eta Jagoba Astiazaran musikarien proiektu bateratua da, eta gaur arratsaldean parrokian eskainiko dute, 20:00etatik aurrera. Duela 200 urte jasotako euskal doinu eta erritmoak oinarri hartuta, proposamen eguneratu bat aurkeztuko du bikoteak. Umorez, tradizioa eraberritzeko asmotan, sorkuntza propioak gehituz. Emanaldian dantzariak izango dituzte bidaide

Sarrera librea da, edukiera bete arte. Edopnola ere, gonbidapenak Modelo Aretoko leihatilan eskuratu behar dira, 18:00tatik aurrera.