Gazteen mailak abian jartzeko deialdia egin du ZAEk

Aritz Mutiozabal 2021ko abu. 30a, 10:30

Irailaren 1ean, asteazkenean, jarri dute hitzordua, 09:20ean, elkartearen egoitzan.

Arraunean egin nahi duzu? Galdera hori luzatu die herriko gazteei Zarautz Arraun Elkarteak. Izan ere, gazteen mailak martxan jartzeko ordua iritsi da, 2004 eta 2009 urteen artean jaiotakoen taldeak osatzekoa, eta horretarako, hitzordua jarri dute astezkenerako, irailaren 1erako.

Interesa dutenak ZAEk Ubegun industrialdean duen egoitzara azaldu daitezke, 09:20rako, edo, nahi izanez gero, tren geltokian jarri dute hitzordua 09:00etan, elkarrekin joateko. 

Informazio gehiago nahi dutenek, 688 64 93 07 telefono zenbakira dei dezakete.