Murcia garaile eta Mesa bigarren, Landetako bigarren etapan

Zarauzko Hitza 2021ko abu. 29a, 10:00

Hodei Murcia izan zen atzo garaile (Eulen taldea)

Eulen taldea erakustaldi bikaina ematen ari da Landetako Tourreko asteburuan. Ostiraleko erlojupekoaren ondoren, atzo ordekan jokatu zuten Dax-Morcenx lasterketa, eta eginiko talde lanak bere fruitua eman zuen. Izan ere, Hodei Murciak garaipena lortu zuen, eta Santi Mesak bigarren postua. Era berean, Murciak lasterketako maillot berdea bereganatu du.

Gaur,  Morcenx eta Mont de Marsans artean izango dute etapa; hau ere maldarik gabeko 146 kilometroko ibilbidea.