'Ojo de Buey' dantza ikuskizuna izango da irailaren 10ean, Modelon

Aritz Mutiozabal 2021ko abu. 31a, 19:45

Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Dantza Zirkuituaren barruan, Proyecto Larrua konpainiak Ojo De Buey dantza emanaldia taularatuko du irailaren 10ean, Modelo aretoan.

Helena Wilhelmsson, Jordi Vilaseca eta Aritz López dantzariek Euskal Herriko idi probetan oinarritutako dantza ikuskizuna eskainiko dute, animaliaren eta gizakiaren arteko lotura eta harremana irudikatuz. Saioa iluntzeko 20:00etan hasiko da, eta 50 minutu inguru iraungo ditu.

Sarrerak sei eurotan eskuratu daitezke Modelo aretoko txarteldegian eta Kutxabanken sarrera salmenta atarian.