'Nora' eta 'Space Jam: Aro berria' filmak emango dituzte Modelon

Zarauzko Hitza 2021ko ira. 3a, 09:00

Zinema aretoetan gaur bertan estreinatuko duten Nora filma ikusteko aukera izango da Modelo aretoan bihartik aurrera. Lara Izagirreren bigarren film luzea da Nora, eta Ane Pikaza aktorea du protagonista. Astearteko 20:30eko saioan Izagirre bera Modelon izango da filma aurkezten.

Etxeko txikienentzat, berriz, Space Jam: Aro berria filma eskainiko dute larunbatean eta igandean.

Bihar, larunbata

  • 16:45ean Space Jam: Aro berria
  • 19:15ean Nora
  • 19:15ean Nora

Irailak 5, igandea

  • 16:45ean Space Jam: Aro berria
  • 19:15 Nora

Irailak 7, asteartea (Ikusleen eguna)

  • 17:00etan Nora
  • 20:30ean Nora