Etorkizuna Eraikiz ekimeneko ikus-entzunezkoa grabatzen aritu dira goizean

Zarauzko Hitza 2021ko ira. 3a, 18:00

Gaur goizean aritu dira filmatzen Merkatu Plazan eta Kale Nagusian aldundiaren Etorkizuna Eraikiz ekimenerako ikus-entzunezkoa. Duela 125 urte Lumiere anaiek langileak fabrikatik ateratzen filmatu zituzten, eta, hala, sortu zuten haien lehen filma. Hain zuzen ere, horixe bera birsortu nahi izan dute gaurko saioan.