Gazte bat erreskatatu dute Talaimendi inguruan

Zarauzko Hitza 2021ko ira. 6a, 09:30

Atzo arratsaldean, 18:15 aldean, 21 urteko gazte bat ez atzera ez aurrera geratu zen hondartza bukaera eta Talaimendiko malda erdialdean, sastraka eta arroka artean. Ondorioz, larrialdi zerbitzukoak bertaratu ziren erreskatatzera: udaltzainak, suhiltzaileak eta Ertzaintza. Azkenean, Ertzaintzaren helikoptero batek atera zuen bertatik, eta toki seguru batera eraman zuen.