Iñaki Osa zena omendu du Zarautz Rugby Taldeak

Onintza Lete Arrieta 2021ko ira. 12a, 09:00

Herrian hainbat taldetan ibilitakoa zen, baita errugbian ere. Udan hil zen, bat-batean, eta atzo arratsaldean lagunarteko partida jokatu zuten Astin haren omenez zarauztarren senior taldeak eta ordiziarren 23 urtez azpiko taldeak. Aurrena, jokalari ohiek pasilloa egin zieten jokalariei eta Osaren alargunari eta senitartekoei, eta ondoren oroigarria, loreak eta errugbiko baloia eman zizkieten. Minutu bateko isilunearekin amaitu zuten omenaldia.