Aner Peritz zarauztarrak bigarren saria eskuratu du Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketan

Zarauzko Hitza 2021ko ira. 13a, 10:28
Peritz bere bertso sorta abesten. (Goierriko Hitza)

Gai libreari Hi ondo, eta ni? bertso sorta jarri, eta lehiaketako bigarren saria eskuratu du Peritz bertsolari zarauztarrak.

Lazkao Txiki bertsopaper sariak banatu ziren atzo, igandean, Ordiziako (Gipuzkoa) Barrena kultur etxean. Argi Berri elkarteak Ordiziako Udalarekin batera antolatu du aurten ere txapelketa, 30. aldiz. Hainbat bertsolarik parte hartu zuten bertsopaper lehiaketan, eta Aner Peritz zarauztarrak bigarren saria irabazi zuen helduen mailan, 18 urtetik gorako partaideen artean. Hi ondo, eta ni? bertso sortarekin irabazi zuen saria zarauztarrak. Ekaitz Goikoetxea beasaindarrak irabazi zuen helduen mailan txapela, Jokoa ez da errenta lanagatik.