Deskarbonizazioa eta hidrogeno berdea izango dituzte hizpide, besteak beste, ZarautzOnen astearteko hitzaldian

Amaia Urbieta Arruti 2021ko ira. 19a, 17:00

Ekain Fernandez aditu zarauztarra Modelo aretoan izango da datorren asteartean, hidrogeno berdearen ekoizpenaz, haren garraioaz, balioaz eta abar hitz egiteko. Carlos Funez Gaztela Mantxako Unibertsitateko irakasleak ere parte hartuko du, telematikoki. 

Ikasturte berriko bigarren hitzaldia eskainiko du ZarautzOn elkarteak datorren asteartean. Ohi bezala, gaurkotasunari estu loturiko gaia izango dute hizpide: Deskarbonizazioa, hidrogeno berdea izenburupean, trantsizio energetikorako hainbat erronka izango ditu hizpide Ekain Fernandez Teknikalia enpresako hidrogeno teknologien arduradun zarauztarrak. Carlos Funez Gaztela Mantxako Unibertsitateko irakaslea ere ariko da hizlari lanetan, telematikoki. Gaur egun, Iberdrolako hidrogeno berdearen saileko zuzendaritza taldeko kide da Funez.

Hitzaldia doakoa izango da, 19:30etik aurrera, Modelo aretoan.