Adur Amatriain txapeldun izan da Euskadiko surf txapelketan

Amaia Urbieta Arruti 2021ko ira. 20a, 15:49

Euskal Herriko surf txapelketa jokatu zen atzo eta herenegun Sopelan (Bizkaia), Sopela Kosta Fest jaialdiaren barruan. 

Bai gizonezkoetan, bai emakumezkoetan, eskualdeko surflariak izan ziren garaile. Adur Amatriain zarauztarrak eskuratu zuen txapela gizonezkoetan, Miguel Betegonen, Roberto Letamendia zarauztarraren eta Martin Molinaren aurretik. Emakumezkoetan, berriz, Janire Gonzalez Etxebarri zumaiarra izan zen txapeldun.