Cristina Sanchezek Euskadi ordezkatu du Miss Internacional Spain lehiaketako finalean

Zarauzko Hitza 2021ko ira. 23a, 13:21
Argazkia: @criissancheez4

Zarauztarra Tenerifen (Kanariak) izan da bart, edertasun titulua lortzeko asmoarekin. Hemeretzi emakume lehiatu dira eta titulua Andaluziako ordezkariak eskuratu du.

Cristina Sanchez zarauztarrak Miss Internacional Spain 2021 edertasun lehiaketako finalean parte hartu du bart Tenerifen (Kanariak). Euskadi ordezkatu du han 26 urteko gazteak, baina ez du lortu aurreneko hiru postuetan gelditzerik.

Guztira hemeretzi emakume lehiatu dira, eta titulua Andaluziako ordezkariak eskuratu du.