Ziztadak diruditen erretratuak Torre Luzea aretoan

Aritz Mutiozabal 2021ko urr. 2a, 09:32

Punctum erakusketa inauguratu zuen Pedro Gaztañaga margolari ordiziarrak ostegun arratsaldean, Torre Luzea aretoan. Kolore bizi eta deigarritan jasotako erretratu errealistak paratu ditu artistak, horiek denak formatu handiko koadrotan, nolabaiteko ziztada sorrarazi nahian. Erretratuetan denetariko aurpegi ezagunak daude ikusgai: Almudena Fernandez, Maximo Huerta, Blanca Cuesta edo Iñaki Osa Goikoetxea bezalako kirolariak.

Erakusketa urriaren 24ra arte egongo da ikusgai, egunero eta doako sarrerarekin, 18:00etatik 20:00etarako