Izabara irteera egingo dute Pagoetakoek urriaren 23-24an

Aritz Mutiozabal 2021ko urr. 4a, 09:50

Izena urriaren 7an eta 14an eman daiteke elkartearen egoitzan, edo elkartearen posta elektronikora idatzita urriaren 8tik aurrera, ordainketa agiria erantsita.

Pagoeta Mendizale Elkarteak asteburu pasa antolatu du Izabara urriaren 23-24rako. Bi ibilbide egingo dituzte, 14 kilometro ingurukoak, larunbatekoa zailtasun ertainekoa eta igandekoa erraza, eta Oxanea aterpean hartuko dute ostatu.

Izena emateko bi aukera daude. Batetik, Pagoetako elkartera bertaratzea urriaren 7an eta 14an, 20:00etatik 21:00etara. Bestetik, elkartearen helbide elektronikora idaztea (pagoetame@gmail.com), norberaren datuak emanez eta ordainagiriaren dokumentua erantsiz. Urriaren 8tik aurrera jasotako mezuak soilik onartuko dituzte.

25 urte arteko bazkideek 55 euro ordaindu beharko dute, eta gainerako bazkideek 90 euro. Bazkide ez diren 25 urte artekoek 60 euro ordaindu beharko dute, eta 100 euro besteek. (Kutxabank 2095 5076 48 1065685215 / Laboral Kutxa 3035 0029 65 0290015562)

Ezinbestekoa da federatuta egotea irteeran parte hartzeko. Federatua ez dagoenak aukera du astebururako berariazko asegurua kontratatzeko. Horretarako, hamar euro gehiago ordaindu beharko ditu, eta datu hauek bidali pagoetame@gmail.com helbidera, asegurua tramitatzeko: Izen-deiturak (bi deiturak), NA zenbakia, eta jaiotze-data.