Lapiko-jotzea izan da bart, enpresa elektriko handien "gehiegikeriak" salatzeko

Amaia Urbieta Arruti 2021ko urr. 9a, 09:50

EH Bilduk herriz herri egindako deiari erantzunez, hainbat lagunek egin zuten bat itzalaldiarekin eta lapiko-jotzearekin, argindar enpresen "gehiegikeria" salatzeko. Ikusi hemen Zarauzko nahiz Getariako lapiko-jotzeak.

Enpresa elektriko handien "gehiegikeria" salatzeko eta "energia burujabetza" aldarrikatzeko, lapiko-jotzea eta itzalaldia deituak zituen EH Bilduk bart. Zarautzen lapiko hotsak entzun ziren 22:00etan zenbait etxetan, eta Musika Plazan hainbat lagun aritu ziren zarata ateratzen.