Bixente Martinez: "Oskorriren errepertorioa oso barruan daramat, nire parte da"

Amaia Urbieta Arruti-Gorka Eizagirre 2021ko urr. 14a, 09:00

Gaztetatik sokak dantzarazten aritu da Bixente Martinez (Eibar, 1954), baina oraintsu atera du bakarkako lehen diskoa. Gustura dago oso ‘Txoria buruan eta ibili munduan’ lanarekin, eta elkarrizketa honetan azaldu ditu kantu bildumaren nondik norakoak.