Bertso-sorta: 'Bizitza irakaslea'

Zarauzko Hitza 2021ko urr. 13a, 18:00

Inaxio Uria Isasti-ren bertso-sorta berria, Kopla handia doinuan abesteko.

-1-
Jakitun batek esan berri du
ahaztutzen zaigula sarri
bizitzan zehar gertakizunak
direla erakusgarri

-2-
Zu betidanik izanagaitik
azkar igotzean zale
Gailurrera heltze hutsa ez da
hazi zarenan seinale

-3-
Zu begiratzen jardun zaitezke
betaurreko eta guzi
Baina kontuan izan.Bi dira
begiratu ta ikusi

-4-
Belarriekin beste hainbeste
gertatzen da.Ez harritu!!
Zehazki desberdinak direnez
noski entzun ta aditu

-5-
Gertakizun baten ondorioz
beti dezagun gogora
Bi neurriko ezaugarri dira
sentitu eta deitora

-6-
Gauza batzuetara ohiturik
egotea gehienetan
Ez du ezan nahi zehazki denik
nahi izatea benetan

-7-
Bakarrik ibiltzen zarenean
eginaz zuk nahi duzuna
Hori ezingo da izendatu
inolaz bakartasuna

-8-
Koldarkeriaren eraginez
bizitzen den egoera
Une barea izanagaitik
ez da bakea.Bai zera!!

-9-
Irribartsu azaltzen direnak
badira hainbat pertsona
Horrek ez du inolaz berreisten
derrigorrez zoriona

-10-
Hutsegitea ez da sarritan
gezurretan aritzea
Benetako gezurra delako
egia ezkutatzea