Jim McBride zinemagile eta gidoilaria izango dute hizpide bihar Aula/Gela saioan

Onintza Lete Arrieta 2021ko urr. 14a, 08:52

'Six feet under' telesailaren gidoilaria izan zen

The Diary of Davil Holzman bere lehen lana "museoko pieza bihurtu zen, eta lehen pertsonan kontatutako filmen oinarriak ezarri zituen", azaldu dute Photomuseumeko arduradunek. Hainbat telesailen gidoiak ere egin ditu, besteak beste Six feet under-enak.

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioa Jim Mcbride (New York, AEB, 1941) zinema zuzendari, ekoizle eta gidoilariaren ingurukoa izango da.

Ohi bezala, hitzordua 18:00etan jarri dute, Photomuseumen bertan, eta doakoa izango da sarrera, edukiera bete arte.

McBride zinema esperimentala eta underground-a egiteagatik nabarmendu zen. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, hamarren bat film eta beste horrenbeste telesailetako gidoiak egin zituen, besteak beste, The Twilight zone (1959-1975), The wonder years (1990-1991) eta Six feet under (2001) – A dos metros bajo tierra izenez ezagutuko dute askok telesail hori– .

The Diary of Davil Holzman (1967) izan zen bere lehen filma. Bertan, fikziozko pertsonaia baten gogoetak eta eguneroko bizitza erakutsi zituen. "Dokumental faltsu hori museoko pieza bihurtu zen, eta
beranduago egindako lehen pertsonan kontatutako filmen oinarriak ezarri zituen", azaldu dute.