Arraza Libreko XIII. Ardi Txakur Txapelketa jokatuko dute larunbatean Iritan

Onintza Lete Arrieta 2021ko urr. 14a, 10:25

Sei parte hartzaile ariko dira lehian, eta omenaldia ere egingo dute, orain arte txapelketaren antolatzailea izan den Jose Luis Saizar zarautzarrari aitortza egingo diotelako. 

Larunbat honetan, urriaren 16an, ospatuko da hamahirugarrenez Arraza Libreko Ardi Txakur Txapelketa herrian. Beste urteetan Kortazar eremuan egin izan da txapelketa, baina aurten Itxasmendi auzora lekualdatu dute, eta Iritan izango da hitzordua, 17:30ean hasita.

Sei parte hartzaile ariko dira lehian: Peio Segurola (Matxinbenta, Azpeitia) Argi txakurrarekin, Aitor Urien (Abadiño) Jack-ekin, Juan Ignacio Irakulis (Etxano) Beltz-ekin, Gaizka Etxaniz (Azkoitia) Nai-rekin, Mikel Aizpurua (Oiartzun) Argi-rekin, eta Javier Gaztañaga (Antzuola) Artzai-rekin.

Epaile lanak Mikel Garatek eta Bittor Bengoetxeak egingo dituzte.

Txapelketan bertan omenaldiei ere egingo diete tartea. Izan ere, orain arte txapelketa antolatu izan duen Jose Luis Saizar zarauztarrari aitortza egingo diote antolatzaileek.