Gasteizko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du Zarauzko Mugimendu Feministak biharko

Zarauzko Hitza 2021ko urr. 14a, 18:30

Gertatutakoa salatzeko protestak egiten ari dira Euskal Herriko hiri eta herrietan. Zarautzen bihar arratsaldean egingo dute elkarretaratzea, 19:00etan, Lege Zaharren enparantzan.

Herenegun goizaldean hilketa matxista bat izan zen Gasteizen. Sansomendi auzoko etxebizitza batean aurkitu zituen Ertzaintzak emakume baten eta gizonezko baten gorpuak, eta itxura guztien arabera, gizonak emakumea hil ondoren bere buruaz beste egin zuen.

Gertatutakoa salatzeko protestak deitu dituzte Euskal Herri osoan, eta Zarautzen bihar irtengo dira kalera. Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista! leloa hartuta, Lege Zaharren enparantzan, udaletxe aurrean elkartuko dira, 19:00etan. 

Era berean, atzo Euskal Herriko muga zeharkatzen saiatzean, Ziburun trenak harrapatuta hiru migratzaile hil direla ere salatu nahi dute.