Alberto Palomerak bere erakusketaren bisita gidatua egingo du

Zarauzko Hitza 2021ko urr. 18a, 09:45

Alberto Palomeraren Ukiyotao Metodoa erakusketa dago ikusgai Sanz Enea kultur etxean, eta ostegun honetan, urriaren 21ean, bisita gidatua eskainiko du egileak berak, 18:30ean hasita.

Patafisika Kuantikoa izan du oinarri proiektu artistikoa lantzerakoan, eta hortik abiatuta, formatu handiko margolanak eta instalazio iradokitzaileak osatu ditu. Azaroaren 7ra arte dago ikusgai erakusketa, egunero, 18:00etatik 20:00etara.