Bertsoz girotutako txakolin dastaketa egingo dute bihar

Aritz Mutiozabal 2021ko urr. 25a, 14:10
Mikel Garaialde Mahasti Jaun izendatu zuten 2015ean. (Aritz Mutiozabal)

Mikel Garaizabal enologoak gidatuko du saioa Merkatu plazan, 20:00etatik aurrera. Sarrerak salgai daude Turismo bulegoan.

Getariako Txakolina eta bertsolaritza uztartuko dituen ekimena antolatu dute biharko Getariako Txakolina sormarkak, Zarauzko Udalak eta Lanku kultur zerbitzuak. Bertan, Mikel Garaizabal enologoak nahiz txakolinaren dibulgatzaileak eta bi bertsolarik hartuko dute parte; ez dute zehaztu nortzuk izango diren.

Sormarkako lau upategitako txakolinak dastatzeko aukera izateaz gain, kostako edari honen inguruko ezaugarriak pixka bat gehiago ezagutzeko parada izango dute parte hartzaileek. Hori guztia, gainera, bertsoekin girotuta.

Jardunaldia Merkatu plazan izango da, 20:00etan hasita, eta 25 lagunentzako lekua izango. Sarrerak hamar eurotan eskuratu daiteke Turismo bulegoan.