Zozketa

Errigoraren bi saski zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak erabiltzaileen artean

Zarauzko Hitza 2021ko urr. 25a, 19:29

Erabiltzaileek osteguneko eguerdia bitartean izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Irabazleak, berriz, ostiralean jakinaraziko dira.

Martxan da Errigoraren udazkeneko kanpaina, Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka lelopean. Ohi bezala, Nafarroa hegoaldeko jakiak salduko dituzte, eta lortutako dirua Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintza sendotzera bideratuko dute. Dagoeneko prest dituzte aurtengo saskiak, eta kanpaina horrekin bat eginez, Zarauzko Hitzak Errigoraren bi saski zozkatuko ditu erabiltzaileen artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek lotura honetan eman behar dute izena. Osteguneko 12:00ak bitartean izango da parte hartzeko aukera, eta hedabide honek hurrengo egunean jakinaraziko ditu irabazleak.