Hilerrira joan ahal izateko zerbitzua eskainiko du hiribusak datozen egunotan

Aritz Mutiozabal 2021ko urr. 30a, 09:00

Santu Guztien egunaren harira, aurten ere hiribusak zerbitzu berezia eskainiko du asteburuan, herritarrek hilerrira joateko erraztasuna izan dezaten.

Gaur eta bihar, larunbatean eta igandean, linea mistoak urte osoan asteazkenetan egin ohi duen ibilbidea eskainiko du: 10:27ean eta 12:27ean hilerriraino joango da.

Azaroaren 1ean, berriz, maiztasun gehiagorekin jarri dituzte bertaratzeko irteerak. Hau izango da autobusaren ordutegia: 10:27, 11:57, 13:57, 14:57, 17:27 eta 18:27.