42. Natur Astea

Audioa: "Golindo nire mentore izan zen mikologiaren inguruan"

Amaia Urbieta Arruti 2021ko urr. 30a, 16:00

Euskadi Irratiko Baipasa saioko Tokikom atalean aritu zen Joxepo Teres Arkamurka Natur Taldeko eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kide zarauztarra asteartean, Jose Luis Albizu Golindok utzitako ondareaz, mikologiaz eta aurtengo Natur Asteaz. 

Hain zuzen, igandean izango da Arkamurkaren urteroko perretxiko erakusketa, Merkatu plazan. Aurten apur bat desberdina izango da erakusketa, Golindori eta haren ibilbideari eskainia izango baita. Hark egindako lanaz gehiago  jakin nahi dutenek, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era izango dute horretarako aukera. 

Argazkian ageri dira Teres (ezkerrean) eta Golindo (eskuinean), 2008ko udazkenean jarritako erakusketan.

Hemen dago ikusgai Teresek asteartean Modelo aretoan eman zuen hitzaldia, osorik.