Irudietan: Giro ederra sortu da Triatloi Txikiaren bueltan

Amaia Urbieta Arruti 2021ko urr. 30a, 13:19

500 haur baino gehiagok hartu dute parte gaur Aritzbatalde kiroldegian eta haren bueltan jokatu den Triatloi Txikian. Bederatzigarrenez antolatu du kirol ekitaldia Zarauzko Triatloi Elkarteak, eta eguraldi makurra eginagatik, jendetza inguratu da eskola kiroleko hitzordua ikustera. Aterki azpitik animatu dituzte haurrak guraso eta lagunek.

LHko 5. eta 6. mailetako haurrek egin dute lehenik triatloia. Horiek 100 metro egin dituzte igeri, kilometro bat bizikletaz eta 500 metro korrika. Ondoren, LHko 3. eta 4. mailakoen txanda izan da; 50 metro igeri, 750 metro bizikletaz eta 300 metro lasterka egin dituzte horiek. 

Ibilbidean zehar Zarauzko Triatloi Elkarteko boluntarioak buru-belarri ibili dira haurrei laguntzen. Nekatuta eta bustita, baina irribarrea ahoan heldu dira helmugara parte hartzaile gehienak.