Herri Batzarra egingo du EH Bilduk asteazkenean

Aritz Mutiozabal 2021ko aza. 1a, 09:25

Herri Batzarra egingo du Zarauzko EH Bilduk etzi, asteazkenean, Gaztelekuan. Oraingo honetan, EH Bilduko Gipuzkoako koordinatzaile Nekane Zinkunegi izango dute gonbidatu. Saioan 18:30ean hasiko da

Landuko duten gai zerrenda ondorengoa izango da: egungo egoera politikoaren analisia eta Gipuzkoako plan politikoa; Zarauzko EH Bilduren egituraketa; eta Udalgintzako hainbat gai. Batzarra irekia izango da eta herritar oro animatzen dute bertan parte hartzera.