Giro lasaia Santu Guztien Egunean

Aritz Mutiozabal 2021ko aza. 1a, 12:30

Santu Guztien Eguna da gaur, eta herritarrak hilerrira hurreratu dira senitartekoen, lagunen edota ezagunen hilobietan lore sortak uztera. Giro lasaia nabaritu da goizean goizetik, mugimendu handirik gabe. Asko eta asko aurreko egunetan bertaratu diren seinale, alegia. Izan ere, hilobi ugari daude lorez apainduta.