ZKE Halterofiliako 15 urtez azpiko taldea Espainiako Txapelketako finalera sailkatu da

Aritz Mutiozabal 2021ko aza. 2a, 09:00

ZKE Halterofiliako taldeek Liga Nazionaleko laugarren jardunaldia jokatu zuten asteburuan Zarautzen eta Villabonan. Senior mutilak mailari eusteko borrokan dihardute.

15  urtez azpikoek urteko puntuazio altuena lortu zuten 686,15koarekin. Ondorioz, 2625,49 punturekin, bigarren postuan amaitu dute liga, A Coruñako taldearen atzetik. 2022an Madrilen jokatuko den finalerako txartela lortzea zen zarauztarren helburua, eta 2020ko denboraldian erditsi bezala, bigarren urtez jarraian bertan lehiatuko dira.
 
Senior mutil Lehen Nazional mailari eusteko borrokan dabiltza. Kategoria sailkapeneko azken hiru taldeek galtzen dute, eta oraintxe bertan atzetik hasita hirugarrena da Zarautz.Beraz, gutxienez postu bat igo behar dute maila mantendu eta 2. maila nazionalera ez jaisteko. Bide horretan, azken jardunaldian urteko emaitzarik onena lortu zuten zarauztarrek: 1496.61. Horrela, liga 5491,97 punturekin amaitu dute.

Atzetik, 15. eta 16., postuetan Valencia C.H eta C.H. Blanes utzi dituzte. Orain, ordea, LPV Melilla, Rias Baixas eta C.H. Queironen artean dute zarauztarrek lehia 14. postua saihestu eta beste urte batez Lehen Maila Nazionalean jarduteko. 

Senior neskei dagokienez, aurten debuta egin ondoren, 2022ko denboraldiari begira taldea handitzea eta aurtengo emaitzak hobetzea dute helburu. 
 
Hurrengo txapelketa azaroan 20an izango dute ZKE Halterofiliako pultsolariek. Espainiako 15 urtez azpiko Txapelketa jokatuko da Euskadiko selekzioarekin bi zarauztar ariko dira lehian, Culleran: Joel Antolin eta Harkaitz Gasko.