Palomerak bere obraren bisita gidatua egingo du

Aritz Mutiozabal 2021ko aza. 2a, 14:00

Alberto Palomeraren Ukiyotao Metodoa erakusketa dago ikusgai Sanz Enea kultur etxean, eta ostegun honetan bigarren bisita gidatua eskainiko du sortzaileak, 18:30ean hasita.

Formatu handiko margolanak eta instalazio iradokitzaileak paratu ditu Palomerak aretoan; igandera arte dago zabalik erakusketa, egunero, 18:00etatik 20:00etara.