Keoni Lasa eta Oxel Oregi, gazte zirkuituko txapeldunak

Aritz Mutiozabal 2021ko aza. 2a, 14:30

Euskalsurf Surfing Gazte Zirkuitua 2021eko txapeldun berriak dira Keoni Lasa eta Oxel Oregi, 18 urtez azpikoetan eta 14 urtez azpikoetan, hurrenez hurren. Areetan eta Karraspion jokatutako txapelketetan lortutako puntuazioaren arabera erdiertsi dute garapena.

Asteburuan, hain justu ere, Karraspion aritu dira lehian eta Lasa nagusi izan da bere mailan; aurreneko lehian bigarrena izan zen. Oregi, berriz, hirugarren postuan sailkatu da, Dylan Doneganek irabazi duen proban; aurretik, ordea, bigarren izan zen Areetan, eta horrek lehen postua bermatu dio.