Ostiralean ikusi ahal izango da GUKA magazinaren azaroko atala

Amaia Urbieta Arruti 2021ko aza. 3a, 16:23

Ostiralean izango da ikusgai GUKA magazinaren denboraldi berriko bigarren atala, 22:00etatik aurrera, Erlo Telebistan nahiz UKTren tokiko webguneetan; tartean Zarauzkohitza.eus-en. Besteak beste, Xanti Rodriguez argazkilari azpeitiarrari egindako elkarrizketa, eskualdeko surflari gazteen inguruko erreportajea eta Urrutira Joan Gabe atalean Zarauztik Zumaiara egindako ibilaldia izango dira ikusgai ostiraleko saioan. 

Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa emateko helburuarekin sortu zuen UKTk GUKA magazina. Honako hau azaroko atalaren aurrerapen bideoa da.

Ikusi GUKA magazinaren atal guztiak honako lotura honetan.