Garaipen bana eskuratu dute futboleko talde nagusiek

Onintza Lete Arrieta 2021ko aza. 7a, 09:41

Argazkia: ZKE

Nesken lehen taldeak 0-2 irabazi dio Añorgari, eta mutilen lehen taldeak, 1-0 Mondragon taldeari.

Asteburu honetan etxeko lanak ondo egin dituzte ZKEko futboleko aurreneko taldeek. Garaipen bana lortu dute, mutilek etxean, eta neskek etxetik kanpo.

Mondragonen aurka aritu dira Astin Erne ZKEkoak, eta 1-0 emaitzarekin nagusitu dira. Jon Aizpurua jokalariaren hitzetan, "aurreneko zatia nahikoa orekatua izan da, baina gero Mikel Aguila sartu da ordezko, eta gol ikaragarri batekin garaipena eman digu". 

Ameztoi ZKE taldeak, berriz, Añorgan jokatu du partida, eta 0-2 emaitzarekin gailendu da, Neylla Withney eta Leire Gurrutxagaren golei esker.

Partidaren amaieran Withney azaldu duenez, "aukerak aprobetxatzen" jakin du taldeak, eta "hiru puntu lortuta, hurrengo partidara begira" jarriko dira orain.