'Un segundo' filma emango dute jatorrizko hizkuntzan

Aritz Mutiozabal 2021ko aza. 9a, 09:00

Zhang Yimou zinegile txinatarraren Un segundo filma emango dute gaur jatorrizko hizkuntzan eta azpitituluekin, 20:30ean, Modelo aretoan.

Aurtengo Donostiako Zinemaldiaren irekiera ekitaldiko filma izan zen, eta Txinako Iraultza Kulturalean girotuta dagoen drama bat da. Oinarrian, zazpigarren arteari omenaldia egiten dio zinegileak pelikula honetan.